2010-03-11

zerkausia

Zerkausia
FITXA
• Izena : Zerkausia
• Beste izen batzuk : Tingladoa
• Herria : Tolosa
• Auzoa : Solana kalea
• Eskualdea : Tolosaldea
• Lurraldea : Gipuzkoa
• Tipologia : Merkatua
• Egilea : Juan Alejandro Mujika
• Eraikuntza data : 1898
• Mendea : XIX
• Aro orokorra : Aro Garaikidea
• Beste mende batzuk : XX
• Tipologia orokorra : Merkatuak eta kooperatibak
Gaur egungo deskripzioa:
Zerkausia izeneko eraikin hau angeluzuzen formakoa da, eta Solana kalearen eta Oria ibaiaren tartean dago. Ibaiertzean zutabe gainean horizontalki luzatuta, oso trazatu arin eta argia ageri du. Metalezko egitura da eta zutabe galdatuak dauzka, handitu ondorengo gunean betoizko pilareak ageri badira ere. Eraikinaren hiru fatxada zabalik daude, ibai aldera dagoena, aldiz, betoiz eta arku kristaldunekin itxita. Estalkia terraza da eta teilatuak dinteldunak dira, eta Solana kalera ematen duten bi hormarteek metalezko estalkia dute. Oria ibairantz begira dagoen fatxadak, berriz, betoizkoa. Paretak emokatuta eta pintatuta daude. Hogei arkuz osatutako arku multzoa zerrenda lauez inguratuta ageri da.
Datu historikoak:
Plaza Zaharra jendez arindu eta denbora-pasa lasai egoteko leku egoki bat izateko, tinglado bat, hau da, lehorpe bat eraiki zen 1785ean, baina 1795ean, leku berean, berri bat eraikitzea proposatu zen eta, azkenik, jende asko kontra bazegoen ere, 1798an lehengo zaharra lurrera bota eta berria eraiki zen, J.A. Mujikaren proiektuaren arabera. 1927an ibai aldera zabaldu zen, Guillermo Eizagirre arkitektoaren proiektuari jarraituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com