2010-03-17

Mendi ibilaldietako taldea




















Loatzo

Loatzok 635 metro ditu. Uzturretik gertu dagoen mendi oso ezezaguna da baina mendi tradizio batekin kontatzen du.
1959. urtean Loatzoko gurutzea jarri zen sukalde Irura sozietateko gogotsu batzuen eskutik. Hiru urte beranduago Loatzoko txabola estreinatu zuten mendi puntan dagoen aterpe bat, gurutzetik metro gutxitara. 1977.urtean aterpeak berrikuntza batzuk jasotzen ditu eta gaur egun egoera bikainean aurkitu dezakegu. Mendi puntan hainbat omenaldi plaka aurki ditzakegu

Billabonatik Amasako auzora igotzen gara. Herrian sartu baina pixkat lehenago amildegira jaisten gara ormigoiez egineko berriro ere Artzelus baserrira igotzeko Alustizaraino.

Alustizatik aurrera bide berri bat hasten da panel batzuez seinalaturik. Inongo arazorik gabe lehengo gailurrera iristen da. Pixka bat geroago Loatzo mendiko gailur nagusira iristen da, hau da gurutzera.

Mendi ibilaldiarekin jarraitzeko gogoa izan ezkero Loatzotik Uzturre aldera joan daiteke. Atxupiagara jeitsi behar da lehenik eta gero Uzturreren kresta igo ezkero Zenterora iristen da. Desoreka guztiak igaro ondoren Uzturreko gurutzera joatea geratzen da.






















































No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com