2010-03-04

ALDE ZAHARREKO IBILBIDEA



Gure ibilbidea triangulon hasiko da, gaztelako atean hain zuzen ere. (1)

Hurrengo geltokia solana kaletik zerkausian.(2)

Plaza zaharran, bi aldiz geldituko gara,

Idiakez jauregian (3) eta Tolosako Udaletxean.(4)

Jarraitzeko, andre mari plazan, Santa Maria eliza bisitatuko dugu.(5)

Aranburu jauregia da hurrengo geltokia.(6)

Pixka bat barruago sartzean konturatzen gara parke arkeologiko bat dagoela.(7)

Letxuga kalean sartzerakoan, Gorrotxategi museoan geldialditxo bat egiten dugu.(8)
Korreo kalean sartzen gara, iturritza jauregian gelditzen gara.(9)

Korreo kaletik, Kale Nagusira doan berdura plazatik sartzen gara.(10)

Kale nagusia zeharkatuz, Atodo jauregian geldirtzen gara.(11)

Korreo kalera bueltatu, Errementari kalera pasa eta Plaza berrian sartzen gara.(12)

Pablo gorosabel kalean sartuz, Euskal Herri plazara joeaten gara.(13)

Gure ibilbidea bukatzen da trianguloan Kultur etxea bisitatuz.(14)





(1): Erdi Aroko hirigunera sartzeko atea da, Arkuaren barrualdean, sabaia egurrezkoa du, habe sendo eta lodiekin ekina. Gaztelako Atea Eskolapioen eraikinari erantsita egon zen ehun urtetik gora, eta hura eraitsi zutenean, hantxe geratu zen atea.








(2): Zerkausia izeneko eraikin hau angeluzuzen formakoa da, eta Solana kalearen eta Oria ibaiaren tartean dago. hemen merkatua kartzen da larunbatero, erreforma batzuk jasan ditu azkenaldi hontan.







(3): Nafarroko zubiaren ondoan kokatuta dago, kareharriz egina dago, ibai ondoan dagoen zatia ladreiluz egina dago, harresian parte hartu zuelako. Carlos V.aren idazkariaren jaiolekua izan zen.






(4): Barrokoko estiloa dauka, 1657-1672 urteen artean egin zuten, plaza zaharran kokatuta dago.








(5): Beste aliza txikiagoaren ordezkoa da, eliza txiki hori erre zelako kendu egin zuten. 1630 metro karratu ditu, Gipuzkoako tenplu handienetariko bat da.









(6): Jauregi barrokoa dugu, hiru solairuko etxe luxua da, adreiluz eginda dago lehio mordoekinu. Lehio hauek hesiez estalita daude, hauek erdiko solairuan daude, goiko solairuan berriz, balkoiak daude, oso dotoreak dira eta kareharriz eta ladreiluz eginda daude, orain arte egoera oso txarrean egoen dira, eta horregatik eskuineko alde guztia berritu dute.








(7): Erdi aroko nekropoli bat da, hiribildu zaharra babesten duen harresi baten gainean dago.




(8): Hemengo museo hau, aspaldiko eraikuntza bat da. Bertan, gozoak egiten zituzten. Orain, erainkuntza hori, museo bezela erabiltzen da. Hor, txokolatea, Tolosako xaxuak, teilak eta zigarriloak, turroiak, mazapaiak, konfiturak, karameloak, garia, bizkotxoa, likorrak, kafeak eta eztia erakusten dira.





(9): Erdi aroko lur sail batean dago eraikita. Bertan, serorak bizi izan zian 1612-tik 1666-ra. Miguel Mendiolaren eta Magdalena Unanueren armarriak bertan daude.









(10): 1899an eraikia izan zen, bertan merkatua egiten da larunbatero, goiko zatia beiraz osatuta dago.











(11): Harlanduz osatua, zur landuzko teilatu hegal bikoitza ditu eta Fermin Atodoren jaiolekua izan zen, Felipe IIaren enbaxadorea.







(12): Hantxe bigarrean udaletxea kokatu zuten, orain Abastos izeneko eraikina. Mota guztietako ospakizunak ospatzen ziren, baita zezenak ere.








(13): Hiriaren lehen zabalkunea. Inguruko eraikinak XIX. mendean zehar eraiki zituzten. Hori, justizia jauregia, espetxea eta epaitegia izan zen.









(14): Gaztelako atearen ondoan kokaturik dago. 1856.urtean amaitu zuten. Orain, kultur etxea dago bertan.







HISTORIA


XIII. mendearen erdialdera, 1256an, Alfontso X.a Jakitunak Tolosa eraiki zuen, Ordizia eta Segurarekin batera, barnealdeko hiru babesleku, Gaztelak Nafarroako Erresumarekin zuen mugan zehar. Hiri gutunak, hiribilduaren estatus juridikoa zehazten duenak, hiribildua jendeztatzeko berme, pribilegio eta salbuespen batzuk eman zituen.Herrigunea Kale Nagusiaren eta Andre Mari plazaren inguruan egituratu zen, arrazoi estrategikoak zirela-eta, Nafarroarako igarobidea handik igarotzen baitzen. Era berean, harresiak eraiki ziren, eta Oria ibaiak eta haren adar batek eratutako uharte baten gainean eraikitako esparru modura itxuratuta gelditu zen hiribildua. Aurrerago, zabaldu egin zen gotorlekua, Korreo kalearen eta Gaztelako atearen lotune aldera.1503an, Tolosa sute handi batek suntsitu zuen, eta, harrezkero hiria harriz berreraikitzeari ekin zioten. Gaur egun, antzinako burguko luzetarako bere sei kaleen trazatua ikus daiteke, baita zeharkako beste kale txikiago batzuena ere, eta Gaztelako atea.






No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com