2010-03-15

MENDI IBILALDIETAKO TALDEA














Aizkorri mendia
Aizkorri Gipuzkoako mendia da, Arabako mugatik hurbil kokaturik, 1.528 metro garai dena.
Hala ere, ez da mendilerroko garaiena, Atxuri baita, 1.551 metrorekin. Bere haitzezko talaia batean kokatua duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori Zegamara edo Araiara eramaten bazen ere, beti atzera Azkorrin agertzen zen.
Aizkorriko mendilerroaren mendia da Aizkorri, 2006. urtetik natura parke dena. Atxuri, Aketegi, Aitzabal, Arbelaitz eta Iraulerekin batera. Hegoaldeko isurialdean Urbiako landak ditu, 1.000 metroko altuerarekin. Harana, ekialdetik mendebaldera zabaltzen da, Arantzazutik San Adrianera. Urbiako landetan hainbat monumentu megalitiko aurki daitezke. Kareharrizko harkaitz, pago eta arantzen artean, Ardi latxen artaldeak ugariak dira. Artzainek bordetan hartzen dute aterpete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com