2010-03-24

MENDI IBILALDIETAKO TALDEA



OTSABIO

Otsabio Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Aralar mendilerroaren barnean, mendebalderen dagoenetako bat da. Mendi harritsu eta basotsu hau, Altzoko udalerriaren mendebaldean altxatzen da. Estazio megalitiko garrantzitsu bat da.

Altzo-muñotik, igoera Arrimako lepotik abiatzen da, non gas estazio bat dagoen, Elordi izeneko muinoaren ekialdean. Hemendik, zuzen igo daiteke tontorrera, baina hain tradizionala ez den beste bide bat ere badago. Otsabioren magala inguratzen duen bide bat hartu behar da, Artaerreka izeneko harrobirantz. Hondakinetan dagoen Arteai izeneko bordara iristen da, harrobiaren mugetan. Bide honek oraindik baditu kontrabandistek, ordaindu gabe, Gipuzkoatik Nafarroara salgaiak pasatzeko galtzadaren zati batzuk. Ohiko ibilbidea zen, baita ere, Aralarko bazkalekuetara zihoan ganaduarentzat. Bidean gora, goitiera handian, Arteain edo Austokieta izeneko lepora iristen da. Bidezidor bat iparralderantz doa, Muune izeneko tontortxora helduz. Tontorra gertu geratzen da, pagoz inguraturiko harkaitz taldetxo batekin. Arteaingo lepotik, ehiza postuz betetako gailur basotsua jarraituz gero eta Austokietagañe izeneko tontorra igaro ondoren, Pagoaundiko lepora iristen da. Bertan, tumulu bat dago.

Lizartzatik ere, Araxes ibaiaren ibarrean, posible da igotzea, baina bidea ez da Altzo-muñotik bezain argia.

Otsabioren gailur somitala hegoekialderantz zabaltzen da Zarate leporantz, Bedaio, Tolosaldean eta Nafarroako Araitz haranaren artean. Gailur honek, Otsabio baino garaiagoa den tontor bat du erdialdean, Lapar edo Pagotxiki izena duena. Kareharrizkoa denez, bertatik ibiltzea zaila da. Hemendik aurrera, gailurrak garaiera galtzen du, Zarate leporantz

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com