2010-03-11

ERAIKUNTZAK

 
Mikel, Aimar, David eta Asier gara.

Idiakez Jauregia
 
Idiakez jauregia Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko hiriburua den Tolosa udalerriko jauregia da. Hain zuzen ere Tolosako Alderdi Zaharrean, Oria ibaiaren ertzean, eta errota eta Santa Mariaren elizaren aldamenean kokatzen da.
1605-1619 urteen artean eraikia izan zen. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegilari guardiara, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
Euskal barrokoaren eredu. Ez du planta irregularrik eta lau aldetako teilatua du. Aurrealde edo fatxada latza, kuxindurazko harlanduz egina, klasizismoaren simetri eta zentralitate asmoen arabera. Aipagarria da ate nagusiaren dekoratua, balkoi nagusiarekin bat egiten duena. Miguel Aranburu lege-jakitunaren armarria, 1697an Gipuzkoako Foruen Bilduma idatzi zuenarena.
 
 
 
Andre Mari Eliza
 
 
 Euskal gotikoa izeneko estilokoa. Kolomaduna, altura bereko hiru nabe ditu, gurutzeri gangatan amaitzen direna.1761ean Martin Karrera arkitektoak fatxada nagusiaren proiektua egin zuen, erdian kanpai-horma eta izkinako bi dorretxo kalostra ederarren bidez elkarri lotuta zituen fatxadaren proiektua. Urte gutxi batzuk beranduago gaurko atari txikia erantzi zioten. XIX. mende hasieran Silvestre Perezek neoklasiko itxurako berriketan egin zituen elizan. Barruko zabalera 1.630 metro koadro da.
 
 
 
Aranburu jauregia
 
Euskal barrokoaren eredu. Ez du planta irregularrik eta lau aldetako teilatua du. Fatxada latza, kuxindurazko harlanduz egina, klasizismoaren simetri eta zentralitate asmoen arabera. Aipagarria da ate nagusiaren dekoratua, balkoi nagusiarekin bat egiten duena. Miguel Aranburu lege-jakitunaren armarria, 1697an Gipuzkoako Foruen Bilduma idatzi.
 
 
 
Atodo Jauregia
 
Erdi Aroko jauregi bikain honetan neskentzako ikastegia ireki zuten, 1903an, Sortzez Garbiaren ordenako mojek. Handik alde egin zutenean, etxebizitzak eta saltokiak egin zituzten. Zoritxarrez, eraikina utzi samarra dago, eta harri landua belztua eta hondatua dauka. Eraikinak, gainera, galdu du jatorrizko izaera, bao asko desegin baitituzte, errotuluak jarri eta abar. Oinplano angeluzuzena du, handia, eta hiru isuriko teilatua. Alde nagusia harri landuz egina du, eta manposteriaz gainerakoak. Beheko solairua eta beste hiru ditu (ganbara zena solairu bihurtu zuten). Alde nagusiari begiratuta, ez dirudi bere garaian jauregia izan zela. Egitura ez da batere erregularra, eta simetriarik ere ez da ageri bao banaketan. Beheko solairuan bost sarbide daude egun, eta leiho txiki bat. Erdi-erdian, etxebizitzara sartzeko atea dago, eta ezkaratza ondoren, txikia baina ongi zaindua. Lehen eta bigarren solairuetan, bao bat baino gehiago ageri dira, simetriarik gabe jarriak. Lehen solairukoak balkoi irtenak dira, eta erdikoa nabarmentzen da gehien, zeinak gaineko armarriari eusten baitio. Armarria barrokoa da, eta oso hondatua dago -ederra izango zen garai batean-: lehoi bat ageri da, bi haurrek eusten diotela.
Garai batean ganbara izen zen horretan, hogei leiho ditu, arku eta guzti, ilaran jarriak. Erlaitza ere nabarmentzeko modukoa du: lodia da, harri moldatuz egina, eta, gainean, teilatu hegal bikoitza du, har-buru zizelkatuekin, hori ere hondatuagoa egunetik egunera. Atzeko aldea askoz aldatuagoa dago aurrekoa baino, eta are hondatuagoa eta utziagoa dagoela dirudi, nahiz eta, egia esan, eraikin guztia dagoen nahiko lotsagarri.
 
 
 
 
Kultur etxea 
 
 
Errektangulu luzexka itxurako oina du eta garai bateko harresien lekuan dago. Horren ondorioz, Alde Zaharreko zenbait kaleen hegoalderako bidea mozten du. Berpizkunde isabeldar estilokoa, laurogeigarren hamarkadan guztiz berritua izan zen Kultur Etxea egiteko asmotan. 1844.1854 bitartean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza izan zen.
 
 
 
 
Artxibo Probintziala
 
 
Berebizikoa, benetan aipagarria da fatxada nagusia, doriko erraldoiaren barne dagoena. Estilo eklektikoa du, goiko aldeko buruan, batez ere. Protokolo, agiri eta paper sorta garrantzitsuak gortzen ditu bere altzoan.
 

Gaztelako atea
 
 
Erdi Aroko hirigunera sartzeko atea da, aski handia; garai bateko harresiak zituen bost ateetako bat zegoen leku berean dago Gaztelako Atea. Triangulora ematen duen aldea harri landuz estalia dago, eta gainerako guztia, berriz, manposteriaz egina da. Arkuaren barrualdean, sabaia egurrezkoa du, habe sendo eta lodiekin ekina. Zenbait zulo ere ageri dira, eta, segur aski, hantxe joango ziren ateak, orpoak eta abar. Gaztelako Atea Eskolapioen eraikinari erantsita egon zen ehun urtetik gora, eta hura eraitsi zutenean, hantxe geratu zen atea.

Santa Klara eliza
 
Klarisen komentuarekin, 1666an eraikia, bat eginda dago. Barrokoa, proportzio ederretakoa eta gurutze latinoaren itxurako oina duena. Erretaula ere barrokoa da, Ignacio Ibero arkitekto ospetsu berak diseinatutakoa. 


ANDIA DORREA


Kale Nagusiko 17.ean dago. Armarrairen azternak, bi gargola eta zimenduak besterik ez ditugu gaur egun. Domenjon Gonzalez de Andia (Gipuzkoako Erregia) bertan bizitu zen. 


Udaletxea 
 
 
Barrokoa, arkupeduna da oina eta eskuz landutako burnizkoak balkoiak. Garai batean erantsitako hirugarren solairuak lehenagoko proportzio ederrak desitxuratu zizkion. Azken berrikuntza lanekin berreskuratu ditu antzinako formak. Juan Arburola maisu harginak egina da. 


Justizia Jauregia
 

Euskal Herria plaza lauki arkupedunaren alde bat betetzen du eta alde bakoitzak 50 metro ditu. Neoklasiko estilokoa da plaza guztia eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, Beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako kartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenezko "Nire amak baleki" zortziko hunkigarria.

Iturritza Jauregia 


Erdi Aroko partzela batean eraikia, Korreo kaleko gainontzeko etxeekin lerratua dago. Hiru solairu, behekoa harlanduzkoa. Fatxada berritua izan da eta adreilua agerian du orain, Tolosako udal teilerian eginak izan ziren adreiluak. Balkoi nagusiko alde banatan armarri berdina, Migel Mendiola lizentziatua eta Magdalena Unanue bere emaztearena. 1612tik 1666ra bitartean moja klaratarrrak egon ziren bertan.


San Francisco Eliza 

Frantziskotarren komentuarekin bat eginda. Berpizkunde estilokoa, Miguel Aranburu fraile arkitektoak proiektatu zuen. Fatxada latza eta kanpandorrerik ez duena. Nabe bakarra eta kainoi modukoa. Pablo Urangaren pinturak kupulan eta berpizkundeko erretaula miresgarria, Anbrosio Bengoetxeak 1615 amaitua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com