2010-02-28

Ekin lanari!!

Hasierako gorabeherak (taldeak egin, lanak banatu, Blogger-en alta eman...) utzita lan dexente daukagu egiteko hurrengo hiruilabetean. Gauzak ondo egiteko hobe da planifikazioari ekitea lanean hasi aurretik: horregatik lehenengo pausu bezala blog honetan egin behar dezuen lanaren berri eman beharko duzue sarrera moduan. Bertan zer egin (ahalik eta konkretuena!!), nork egin eta denboralizazioa ere argitaratu beharko duzue daukazuen denbora eta baliabideak ondo antolatzeko.
Gogoratu ere blogean argitaratu behar dituzuela egiten dituzuen ekintza eta pausu guztiak (testuak, argazkiak, bideoak, erabakiak...).

2010-02-24

Taldeak eginak daude

Gaurko saioan lortu degu, izerdi pixka bat bota ondoren eta zuetako askoren borondate onari esker, taldeak egin eta lanak banatzea. Horrela gelditzen da asuntua:
  1. Alde zaharra: Ismael, Gorka eta Erik.
  2. Pertsonaiak: Aitor L. eta Peio.
  3. Eskulturak: Amalia, Ibon, Eneritz eta Oihane.
  4. Eraikuntzak: Aimar, David, Mikel M. eta Asier.
  5. Mendiko ibilaldiak: Julen, Iñaki, Mikel Z. eta Samuel.
  6. Hainbat leku garrantzitsu (beste puntuetatik at): Aitor G, Aitor O. eta Iñaki O.
  7. 3D eraikuntzak: Oihana, Maite, Sara, Naroa eta Naihara.

Mila esker denei egindako esfortzuarengatik!

2010-02-04

3D eraikuntzak Sketchup-ekin




Google Maps edo Google Earth-en agertuko diren hiru dimentsiotako eraikuntzak sortzeko mi aukera dauzkagu:
  1. "Modelador 3D de edificios" online aplikazioa erabili: modurik errezena da, baina horretarako gure herriko mapa horretarako prestatuta egon behar du (Tolosa ez dago).
  2. Google Sketchup programarekin (guk erabiluko duguna). Pausu hauek emango ditugu:
  • Programa deskargatu
  • Programa instalatu.
  • Probatu eta saiakerak egin. Horretarako manuala, tutorialak (ingelesez) eta bideotutorialak dauzkazu.
  • Eraikuntzari argazkiak atera bere forma ikusteko eta gero ezarriko ditugun testurak izateko.
  • Google maps edo Earth-ekin eraikuntzari neurriak hartu. Altuerak agian argazkiak ateratzerakoan estimatu beharko dituzue.
  • Sketchup-en eraikuntza sortu.
  • Google-ra igo.
  • Emaitza ikusi eta gozatu

2010-02-02

Zer egingo dugu?

Lehenik eta behin blog honetan egindako pausu guztiak argitaratuko ditugunez, ikasle bakoitzak Blogger-en aritzeko kontu bat izan beharko du. Hori egin ondoren, irakasleari pasa blog honetan alta eman eta sarrerak sartu ahal izateko.
Burutu nahi dugun proiektu honetan lan handia dagoela ezin dugu ukatu, baina antolatuz gero aurrera aterako dugu.
Taldetxotan banatuko gera eta bakoitzak lan konkretu bat egingo du. Batzutan beste talde batekin koordinatu beharko du.

Taldeak hauek izan daitezke:
  1. Alde zaharra
  2. Pertsonaiak
  3. Eskulturak
  4. Eraikuntzak
  5. Mendiko ibilaldiak
  6. Hainbat leku garrantzitsu (beste puntuetatik at)
  7. 3D eraikuntzak

2010-02-01

Gure eskolatik Tolosara

Kaixo:
Hirukideko Batxilergo 1. mailako ikasleak gara. IKTko ikasgaian ikasturtea bukatzeko proiektu bat egin behar dugu. Tolosa bisitatzen diguten pertsonei zuzendua da proiektu hau. Ez genuen zaku batean gordetzeko proiektua egin nahi: Tolosa eta gizartearentzat mesedegarria izan zitekeen zerbait egin nahi genuen.
Tolosak bisitariarentzat alderdi interesgarri asko izan ditzake: eraikuntzak, eskulturak, alde zaharra, festak, pertsonaiak, ekitaldiak... Denen berri zehatza ematea oso gauza zaila da, baina Tolosara hurbildu baino lehen amua jartzea da gure helburu: horretarako Google Maps-ek eskeintzen duen Nire Mapak-en bitartez Tolosako gune interesgarrien berri emango dugu argazki, bideo, testu, ibilbide eta eskeintzen dituen beste erreminten bidez.
Euskeraz, erderaz, ingelesez eta frantsesez egin nahi dugu (eskolako beste ikasle eta irakasleen laguntzarekin).
Lan guzti hau kudeatu eta bateratzeko blog hau sortu dugu: bertan egindako aurrerapen guztiak argitaratuko ditugu, taldeka lan egin behar dugunez, elkarren berri izateko.

Animo eta aurrera!
 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com