2010-03-09

Argazkiak Panoramiorekin


Gure Tolosamap proiektu honetan argazkiak aterako ditugu: eraikuntzen argazkiak, paisaiak (mendiko ibilbideak), eskulturak...
Argazki horiek gero nonbait igo behar ditugu. Horretarako aukera zabala dago Interneten: Flickr, Picasa, Imageshack... Baina badago beste bat Google Maps eta Earth-ekin lotura handia daukana (Googlek erosi zuen) argazkiak bertan agertzen baitira, Panoramio alegia.
Bertara zuen Tolosako argazkiak igotzeko oso erraza da. Kontu batekin sartu behar duzue (Blogger-en erabiltzen duzuena balio du) eta argazkiak igo. Gero argazkiak "geokokatu" behar dituzue. Oraintxe probatxo bat egin det eta dirudienez argazkia Google Maps-en ez da momentuan agertzen, zertxo bait itxaron beharko degu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com