2010-05-17

JOAN ANTONIO SARASOLA


Jon Andoni Sarasola, Larogei Urteko Txistularia. Bere Txistuak 32 urte ditu, Ta Danbolinak 47 Egiñak. “Bere Txistu Ta Tanboliñagatik Millaka Pezeta Eskeiñi Dizkidate”Gipuzkoa probintzian ainbat erri txiki badira ta oietako bat degu noski Bedayo. Bedayo, Txindoki ta Balerdi mendien artean dagon erritxoa da. Bedayo erria, ez dago lurrez oso alkartua, oso sakabanatua baizik.Baserri bat emen, bestea zelai artan, urrengoa gaintxo artan, boste batzuk elizaren inguruan bildurik; danetara 48 bizilapun edo abitante izango ditu. Erri ortan txistulari bat ba da. Laister larogei urte beteko dituana. Ta bere baserrira iritxi naiz berarekin alkar izketa bat egiteko. Oraindik, gizona oso sasoiko dago. Iritxi nintzanean ere, arbitara joana zan. Baño berealaxe gureganatu zan. Ta asi gera alkar izketan.Bere izena ta abizena, Sarasola’tar Jon Andoni da. Zumizketa baserrian ikusi zuan lenengoz argia pizten eta eguzkia Balerdi atzetik sortzen. Datorren urteko epaillaren 31′an beteko ditu larogei urte.
-Noiz asi ziñan txistua ikasten, Jon Andoni?-Txikitan aoko soñua ikasi nuan. Beti izan det musikarako gogoa. Ogeitabost urtekin ikasi nuan, txistua jotzen.-Nor izan zan zure maixua?-Nere maixua! Bi jaitan joan nintzan Arribe’ko txistulariarengana. Ta al nitun piezak danak, buruz artu nizkion ta gero batian eta bostian entzuten nituanak berealaxe ikasten nituan. Etxera etortzen nintzanean ere saiatzen nintzan, pieza alek gogoratzen; soroan lanean nebillela ere, beti pieza aiek gogoratzen aritzen nintzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com