2010-05-06

EMETERIO ARRESE


1869ko martxoaren 3an jaio zen Tolosan, eta hiri horretan bertan hil 1954ko apirilaren 7an. Hiru poesi liburu argitaratu zituen: Nere bidean (1913), Txindor (1928) eta Olerki berrizte (1952). Horrezaz gain, Aiton baten eriotza eta Zara operen libretoak ere idatzi zituen. Enrike Zabalaren iritziz, «joera liriko herrikoia du. Bertsolari-antza, eta erromantizismo-kutsua nabari zaio. Azken aldera, Lizardi, Orixe eta Lauaxetaren bide berriak hartzen hasi zen».

Emeterio Arreseren koadernoa

"Txindor-en geroztiko neurtitzak" oharra ipinita, hainbat poema bildu zituen Emeterio Arresek koaderno batean eskuz idatzirik. Javier Bello Portu musikariari eman zizkion: "Gaur emen, biyar an, etzi Jainkoak daki nun, ijituen eraz toki-aldakor nabillen ezkero, urte batzuen buru olerki-txorta onek aize-ezkutu edo babes-giro atsegiñik arkituko ez ote dun bildur naiz ta... nere bertso-xemeok galdu ez ditezen, zure zaipean gogoz ar ditzazu, Javier". Lagapen egunaren datarik ez dakar; kontuan hartuta "Gainbeeran txapalda bat" poemak (azkenengoak) 1949ko martxoaren 3ko data duela, 1949-1954 bitartean izan behar zuen.
Javier Bello Portu hil ostean, haren ondarean aurkitu berri du koadernoa David Azurza kantariak; Joxemari Iturralde idazlearen bitartez eskuratu dugu, digitalizatu eta hemen argitaratzeko.
Denera 31 poema dira. Horietatik 10 "Olerki berrizte" bilduman ere argitaratu zituen 1952an (Kuliska Sorta - Itxaropena); beste batzuk lehenago aldizkari ezberdinetan: Euskal Esnalea, Euzkadi, Yakintza, Euzko Deya, La Vasconia, Egan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com