2010-05-19

JOSE ARIZTIMUÑO "AITZOL"


(Tolosan jaio zen1896.urtean eta hernanin hil zen 1936.urtean)

Gerra aurreko kultur bilkuretako argazkietan, gehien zabaldu direnetan, maiz, ia gehienetan, sotanaz jantzitako gizon lodi samar bat kausituko dugu —Txirrita zen gailentzen zuen bakarrenetakoa—. Zinez itzal handiko, Tolosan jaiotako Jose Ariztimuño. Aitzol ezizenez ezaguna gerra aurreko euskalgintzan, inoiz esan izan da, euskalgintza bezain beste, herrigintza izan zela Aitzolek landu zuena.

Apaiztu ondoren, Espainiako Elizaren Misio Batasuneko idazkari izendatu zuten eta Bartzelonara aldatu zen. 1930ean Donostiara itzuli eta berehala, sortu berria zen Euskaltzaleak elkartearen zuzendaritza hartu zuen; ondoren, Eusko Pizkundea mugimenduaren hastapenetako oinarriak jarri zituen. Antolatzaile aparta, elkarrizketa maite zuen, Madrilekin hartu-emanetan sakonduz, akordioetara iristea zuen helburu, bide horrek irakaskuntzaren elebitasuna bezalako lorpenak ekar zitzakeelakoan. Europako herriek kultur alorrean egindakoaz jantzia, Abaddiaren jarraitzaile, Kataluniako esperientzien berri bazuen, antolatzaile bezain beste, kontrolatzailea zen Aitzol.
Sustatzailea kultur eztabaidetan ere, hasiera batean, Lauaxeta eta Lizardi buru zuten kultur alorreko berrikuntza kritikatu zuenak, 1934an bi poeten maila goratu zuen (berandu, Lizardik laudorioak entzun zitzan). Bide berriak, bide guztiak direla ikasi ote zuen. Idazlan gehienak, gazteleraz idatzi zituen.
Gerra pizturik, geldirik ez zekien Aitzolek, EAJ eta karlisten arteko akordioa lortzen saiatu zen, eta jardun horretan ari zela, frankistek harrapatu egin zuten Pasaian. Hernanin fusilatu zuten eta orduko-gaurko prentsak ez zion losintxarik eskaini.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
 
Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Spain License Tolosa Map
Blogger Theme by BloggerThemes Design by Diovo.com